AURKEZPENA



Kaixo!

     Osane, Marina, Arrate eta Jone gara eta Leioako exilioan gaude, Arangoitiko magisteritza eskolatik kanporatuta. Teknologia berriak eskura ditugula esan digute pozik egon  gaitezen, nahiz eta batzuentzat hori zigorra baino ez izan!

    Blog honen bitartez azkeneko iritzi hori aldatzea espero dugu, eta horretarako gure diseinuzko kaiola berriaren bitxikeriak eta sekretuak kontatuko dizkizuegu, IKTekin erlazioa duten beste gai batzuez gain.

    Ongi etorri gure txoko partikularrera eta enjoy it!






  Hona hemen gure lehenengo bitxikeria:

  BA AL ZENEKIEN...Ordenagailu gelako pantailak gora eta behera mugitzeko aukera dugula?
      Eskola honek ematen digun abantaila honi esker, ez dago aitzakiarik: arbela ikus dezakezu ordenagailura begira zauden bitartean. Beraz, ez ezazu esan ez zaudela adi, ikusten ez duzulako!

No hay comentarios:

Publicar un comentario