PROIEKTUA

2012-5-3

         Gaur estreinaldi handia da!! Espero genuena baino emaitza hobea lortu dugu, nahiz eta gure hasierako ideia desberdina izan. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

         Zabaldu ongi zuen begiak eta prestatu izugarrizko aktoreak, musika ezinobea, dantzariak eta herri kirolak ikusteko. Prest al zaudete?

         Enjoy it!

     Bide batez, beste eskolekin komunean jartzeko erabiliko genukeen orrialdearen esteka uzten dizuegu. Lasai, guk ez dugu egingo, ez zarete inon agertuko, zuek nahi ez baduzue behintzat.

                                       http://snapshotofeurope2011.blogspot.com.es/

     Orrialde honetan, eskola bakoitzat bere bideoa eskegitzen du, eta haien artean botuak ematen dituzte. Botu gehien jasotzen duen bideoak irabazten du, eta mundu osoko umeek beste herrialdetakoek zer egiten duten ikusteko aukera izaten dute. Ingelesez dago, baina aukera ona da hizkuntza praktikatzeko.

2012-4-22

          Bideoa prest dago, baina ezin izango duzue ikusi estreinaldira arte; hau da, maiatzak 3ra arte.

          Espero dugu zuen gustokoa izatea!

2012-4-19

        IZUGARRIA IZAN DA!!!!!! Arrakasta handia izan du gure esperientziak, eta espero genuen baino emaitza hobea lortu dugu. Bideoa ikusi dugunean ondo geratuko zela uste izan dugu, baina musika jarri diogunean... Itzela!

        Unibertsitatera heldu garenean eta matematikako gelan sartu garenean (gure bideorako beharrezkoak ziren traste guztiekin) ezin genuen gure urduritasuna ezkutatu. Eta horrela egon gara saio guztian, amaitu baino lehen gauzak prestatzera joateko baimena ere eskatu diogu irakasleari. Gelara heldu eta janzten hasi garenean urduriago jarri gara. Klasekideak heltzen hasi dira, eta haiek ere janzten eta prestatzen hasi dira. Dena dela, lehenengo beste kideek egin dute aurkezpena, eta gu, denboraz txarto genbilela ikusi dugunez lana bertan behera uztea eta beste egun batean egitea ere pentsatu dugu. Hala ere, 15 minutu izan ditugu, eta lanean jarri gara.

        Osane gelan geratu da kideei sarreratxo bat egiteko, eta gainetik zer egin behar duten azaltzeko. Bitartean, besteak, pasabideetan eta gimnasioan gauzak prestatzen ibili gara. Mundu guztia jaitsi denean  bakoitzak bazekien zein zen bere tokia, eta ez da arazo handirik izan. Dena dela, gure artean kaosa sortu da, hasiko ginenean bakoitza toki batean zegoelako eta ez ginelako topatzen.

        Bideo kamera piztu eta musika jarri dugu. Korrika, musika entzun gabe, oihuka... Abestiak irauten dituen 3 minutuak horrela igaro ditugu, unibertsitateko 3 pisuetan zehar. Oso ondo ikasita zuten bakoitzaren lana, eta arazoak izan arren (batzuetan estropezu egin dugu, soka apurtu da, jendea erditik pasatu da, espero ez genituen gauzak agertu dira...) saiakera bakar batean grabatu dugu. 

       Errepikatzeko gogoz geratu gara denak, guk emaitza bikaina nahi genuelako, eta besteak ondo pasatu dutelako; baina ez dugu denborarik izan. Gauzak batu ditugu eta gelara joan gara. 

       Bideoa ondo muntatzea falta da, baina zailena eginda dago. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei, lan handia (eta oso ona) egin dutelako.

      Hemen uzten dizuegu pertsona bakoitzaren lana jartzen duen papera, bakoitzari emandakoa. Horrela, atzetik dagoen lana ikusi ahal izango dute, eta azkenean zailtasun guztiei aurre egin behar izan diegula.

      http://www.slideshare.net/teknologiaberria/lipdub-bakoitzaren-lana



       Honako irudi honetan, ibilbidea eta bakoitza non egongo den adierazi dugu. Ez da oso ondo eikusten, baina ideia bat egiteko gutxienez balio du.

2012-4-18

        Bihar egun handia da! Izugarrizko urduritasuna dago airean...

        Gelan azalpena egin dugu, eta bakoitzari bere lana zein izango den eman diogu idatzita paper batean. Orokorrean oso ondo hartu dute guztiek, eta gogoz daudela dirudi. Ea gogogoak irauten duten eta bihar dena ondo ateratzen den.

        Beste alde batetik, lip-dubari buruzko unitate didaktikoa sortu genuen, eta hona igotzeko bideak bilatu ostean, slideshare orrialdea erabiltzea erabaki dugu. Interneten ikertzen ibili gara, kontu bat sortu dugu eta igotzea lortu dugu. Ingelesez dago, baina ez daukagu inolako arazorik ulertzeko. Arazo batzuk ditugu ezin dugulako dokumentua aurkitu gure kontutik ez bada, baina aurkitu bezain laster hemen utziko dizuegu, nahi baduzue begirada bat botatzeko.

       (10 minutu eta gero)
        Lortu dugu!!! Hementxe dago gure unitatea:                                              http://www.slideshare.net/teknologiaberria/unitatea

BA AL ZENEKIEN... zer den slideshare?

2012-4-17

      Hiru orduz lan egiten egon eta gero, lortu dugu Lip-duba zehaztea. Abestia aukeratu dugu (Esne Beltza- Sortzen) eta unibertsitatean zehar egingo dugun  bidea bilatu dugu. Oso dibertigarria izan da korrika joatea eta zer egingo dugun pentsatzea, nahiz eta jendeak nahiko aurpegi arrarorekin begiratu. Minutuak apuntatzen, txokoak jartzen eta entsegu txikiak egiten egon gara eta gero, taldeak jarri ditugu.

      Bakoitzaren papera eta lana zein den idatzi dugu, eta bihar, eguna heldu baino lehen bakoitzari dagokiona emango diogu. Gainera, abestia aldez aurretik entzuteko eskatuko diegu, pixka bat motibatzeko eta errazago lan egin ahal izateko. 

       Ez dakigu nola aterako den, eta txapuza izango den beldur gara, baina nahiko itxura ona duela uste dugu. Gogor lan egin dugu, eta espero dugu merezi dugun emaitza sortzea. Gainera, bideoaz gain, hori eskolan erabiltzeko unitate didaktiko txiki bat egingo dugu, helburuak, edukiak, gaitasunak... ikusteko.

        Bihar azkeneko zehaztasunak finkatuko ditugu, eta etzi egun handia izango da. Urduri baino urduriago gaude...

        Hemen uzten dizuegu abestia, abesteko, motibatzeko, dantzatzeko, nahi duzuenerako. Enjoy it!



2012-3-22

     Suposatzen zen aste honetan lana aurreratuko genuela, baina nahiko liatuta ibili gara eta ez dugu aurrerapen askorik egin. Gure proiektuaren helburua zehaztu dugu: gure ikasleek herri kirolei eta euskal kulturei buruz ikastea, gelatik kanpo. Gainera, erabiliko dugun metodologia hau erabiliz teknologia berriekin lotuko dugu, grabatzeaz gain, internet erabiliko dugulako beste herrialde batzuetako ikasleekin konpartitzeko. Hori ondo ateraz gero, beste herrialdeetako kulturei buruz ere ikasiko dute gure ikasleek.

     Erabiliko dugun abestiaren bila gaude orain, eta bi abestiren artean erabaki behar dugu. Gero, bideoaren "gidoia" zehaztu behar dugu, eta partaideak bilatu. Aste Santua baino lehen grabatzea zen gure lehenengo asmoa, oporretan editatu eta muntaia egin ahal izateko. Dena dela, nahiko atzeratu garenez, ez dugu uste posible izango denik.

     Alaitzekin hitz egin dugu, eta apirilak 20an grabazioa gelakoekin egitea ideia ona dela pentsatu dugu. Gainera,  aurkezpena maiatzean izango denez editatzeko denbora egongo da.

    Lanean ahalik eta azkarren jartzea espero dugu, gauzak ez pilatzeko eta ahalik eta emaitzarik onena lortzeko!

2012-3-20

     Ideia bikaina izan dugu! Pentsatu dugu Lipduba herri kirolak eta euskal kultura bultzatzeko erabiltzea. Bideoan kirola egiten agertuko gara, eta kamera kirol batetik bestera pasatuko da. Oraindik ez dugu abestia zehaztu, eta ez dakigu nork hartuko duen parte, baina gelakideak, lagunak, kuadrillak eta ahal dugun jende guztia biltzea espero dugu, beharrezkoa bada tragu batzuetara gonbidatzea ere pentsatu dugu. Gainera, arrantzalez eta baserritarrez jantzita agertu behar gara, eta horrek tragu gehiago kostatuko zaizkigu.

      Oraintxe zein kirol egingo ditugun pentsatzen ari gara: txingak, saku lasterketa, sokatira, harrien jaurtiketa, lokotz bilketa, aizkolaria....
  
       Norbait parte hartzeko prest badago, utzi mezu bat hemen azpian! Anima zaitezte!

2012-3-15

     Gaur proiektuarekin aurrera egiteko eman behar ditugu pausuak zehaztu ditugu. Hona hemen:

      1. Gaiaren helburuak, metodologa, denboraketa... zehaztea (unitate didaktiko txikia)
      2. Lipdub egiteko beharrezko materiala bilatu: jendea, abestia, koreografia, lekua...
      3. Lipdub grabatu eta muntaia egin
      4. Libdub beste ikastolekin konpartitu (internet bidez)
      5. Gelan egingo dugun aurkezpena prestatu

      Datorren astean lehenengo bi puntuak burutzea jarri dugu helburutzat. Gelan egitea erabaki dugu, material pilaketa eta unitate didaktikoa batez ere. Espero dugu denbora nahikoa izatea. Datorren astea bukatzean dena prest izan behar dugu lipduba egiteko.

2012-3-8

      Emakumearen egun zoriontsua opa dizuegu!
    Gure buruak martxan jarri ditugu eta izugarrizko ideia bururatu zaigu gure proiektua bideratzeko. Lipdub bat egitea pentsatu dugu, euskararen eguna bultzatzeko. Eskola batean egingo bagenu bezala planteatuko dugu, gelan azaldu beharrekoa, ideiak... Baina guk hemen egiten saiatuko gara, beraz, GUZTION LAGUNTZA BEHAR DUGU!
   Gelan planoak, kameraren mugimenduak, elipsiak.. azalduko ditugu eta gero bideoaren gidoia sortuko dugu. Oraindik ez dakigu zein izango den emaitza, baina ahal dugun guztia saiatzen bagara, ziur oso ondo geratuko dela!

BA AL ZENEKIEN... zer den Lipdub bat?

2012-3-1

     Gaur proiektu berri bat daukagu esku artean. Irakasleak proposatu digu bideo baten bidez, teknologia berriak eta unitate didaktiko antzeko bat nahastea. Oso lan ona iruditzen zaigu, baina oso zaila!
        Hasteko, brainstorming bat egin dugu bideoaren gaia pentsatzeko. Asko pentsatu ostean eta burua pixka bat apurtu ostean, gure helburuak zehaztu ditugu eta gaia aurkitu dugu: eskolako edukietan integratuz bideo bat nola egiten den irakastea. Batez ere egoerak sortuz zentzumenak pizten ikasiko dutelako, umeentzat oso deigarria delako teknologia berriekin aritzea.
       Oraindik puntu batzuk zehazteko daude, baina bide onetik doazela uste dugu.

Enjoy it!

BA AL ZENEKIEN... zer den brainstorming bat?

No hay comentarios:

Publicar un comentario